Zentroko baliabideen parte garrantzitsu bat ikastetxeei laguntza emateko erabiltzen da, ingurumen hezkuntza landu dezaten. Horretarako, ikastetxeen eskura jartzen dira zentroko gaiei buruzko material didaktikoak, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduak.
Ikastetxeendako kanpainaren eskaintzaren xehetasunak ondoko informazio orrian zehazten dira
Erreserbatu HEMEN zure ikastetxearen bisita.
Erreserba egiteko, sakatu hautatu nahi duzun egunaren gainean eta bete pantailako inprimakia.
Ekipamendua kudeatzen duen taldeak mezu elektronikoa bidalita iritsiko zaizu erreserbaren berrespena.
Nahi duzun eguna ez badago eskuragarri:
- Egun berean sakatzen ahal duzu, itxaron zerrendan apuntatzeko, edo bestela,
- Nafarroako Gobernuko Sareko beste ekipamendu batean beste erreserba bat egin dezakezu.
Erreserba egiterakoan arazoren bat edukiz gero, harremanetan jarri Zentroko lan-taldearekin, honako bide hau erabiliz: oit.ochagavia@navarra.es