Aisia eta turismoa Imprimir
 Azken urteotan aisiari lotutako jarduerak nabarmen ugaritu dira naturguneetan. Gaur egun, Espainiako babes eremuetara, guztiak batera harturik, 30 milioi bisitari baino gehiago sartzen dira urtero (Europarc 2002). "Orreaga - Iratiko Oihana" Batasunaren Garrantzizko Lekuaren barrenean sartutako eskualdea, nahiz eta BGL izendatu arte ez duen izan babestutako eremuaren kategoria, toki erakargarria izan da aspalditik hainbat jenderentzat, bertan naturaz gozatzeko jarduerak egiteko, oharturik paraje hauek duten balio estetiko eta natural zoragarriaz. Hori dela eta, eskualdean helburu horrekin egindako jardueren bilakaerak antz handia izan du babestutako naturguneek izan dutenarekin: haietan bezalatsu handitu dira bisitari kopurua eta naturan aisiarekin lotutako jarduerena.Kontuan harturik eremu honek bisitariak erakartzeko nolako ahalmena duen eta zenbat aukera eskaintzen dituen naturaz ikasteko eta gozatzeko, alderdi hau giltzarritzat hartu beharreko xedea izan liteke, eta halaxe aztertu behar litzateke arreta handiz.