Bertako oihanen erabilerak gaur egun Imprimir
. BGLaren barrenean lurrak dituzten udalerrien oihan-azalera 20.000 Ha inguru da, guztiaren % 60 ia. Hektarea horietatik, 11.500 inguru babestutako eremuaren barrenean daude.Eskualdeko 10 mendi antolaturik daude edo antolamendua berrikusteko prozesuan; BGLan sartuta daudenen artean, handiena Irati Mendia izenekoa da, guztira 4.982 Ha baititu.Baso hauek gehienak ekoizpenerako erabiltzen dira, eta oraindik ere bertatik lortzen diren diru-sarrerak oso garrantzitsuak dira ibar hauetako bizilagunentzat, aetz eta zaraitzuarrentzat bereziki. Bestalde, udan enplegu-iturri dira, aldi baterako lanpostuak sortzen baitituzte, eta, horretaz gainera, lehengaiz hornitzen dute egun funtzionatzen ari den zerrategi bakarra.Kontuan hartzen badugu sistema hauek Orreaga-Iratiko oihana eremuan hartzen duten azalera erlatiboa eta ekologia nahiz ingurumen aldetik duten balioa, beren baitan hartzen dituzten fauna eta florako espezieengatik eta ekoizten dituzten ingurumen-ondasun eta zerbitzuengatik, ondorioztatuko dugu sektore honek garrantzi estrategikoa duela, kudeaketa planean eragin oso handia duena.Eskualde honetan oihana kudeatzeko erabili diren ereduei esker, oso uniformeak diren pagadiak sortu dira, hala egitura aldetik nola dibertsitate espezifikoarenetik; bigarren mailako espezieak ia erabat desagertu dira zuhaiztietatik, eta ez dira kontuan hartu flora eta/edo faunako hainbat espezierekin zerikusia duten alderdi ekologikoak, esate baterako piziformeen ordenako familia batzuekin, oihaneko kiroptero eta ornogabeekin, edo ugaldeei lotutako faunarekin. Horretaz aparte, errentagarritasun ahalik eta handiena lortu nahiaren ondorioz, zaila gertatzen da aplikatzea oihana kudeatzeko beste jarraibide batzuk, natur balioen kontserbazioarekin bateragarriagoak direnak. Egun, zuhaitzak mozteko modua eta intentsitatea aldatu egiten dira, gehienbat pago-egurraren prezioen urtetik urterako gorabeheren arabera.Biodibertsitatea kontserbatzeko irizpideak sartuz gero, erabili beharko liratekeen oihan-praktikek helburutzat izan beharko lukete zuhaiztien dibertsifikazioa, bigarren mailako espezieak landatuz eta kontuan hartuz basoetako berezko faunaren espezieen eskakizunak, pizidoenak, saguzarrenak, ugaldeei lotutako espezieenak edo oihaneko ornogabeenak, adibidez. Baina jarraibide horien aplikazioak topo egiten du ustiapenen errentagarritasunik ahalik eta handiena lortu nahiak eragiten dituen zailtasunekin