Ehiza Imprimir
Ehiza sustrai finkoak dituen jarduera da Orreaga-Iratiko Oihana eremuaren barreneko udalerrietan. Gaur egun badira bertan 8 barruti, eremu babestua bereganatzen dutenak; horietan izena emana dute herrietan erroldatutako bizilagunen bi herenek ia. Beste toki batzuetako ehiztariak ere barrutietan sartuak egon arren, jarduera honek garrantzi erlatibo handia du. Ehiza larria bezala, ehiza xehea ere izaten da, baina zerbait nabarmentzekotan uso ehiza aipatu behar genuke, balio erlatiboa baitu herri jakin batzuetan.  Ehiza aprobetxamendua zuzenean esleitu ohi zaie bertako ehiztari elkarteei, baina herri batzuetan enkantea egiten da modalitate jakin batzuetarako (usoa edo oilagorra); hala gertatzen da, konparaziorako, Luzaideko edo Aezkoako usategiekin.
SARTU ehizari eta arrantzari buruzko araudian, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Departamentuaren WEB orrian.