Ingurumen hezkuntzako jarduerak eskualdeko beste entitate batzuekin elkarlanean Imprimir

 

Otsagabiko Naturaren Interpretazio Zentroa elkarlanean ari da beste toki entitate batzuek (batzordeak, udalak, mankomunitateak...), elkarteek edo eskola komunitateak ingurumen hezkuntzaren arloan sustatzen dituzten jardueretan. Zentroak, dituen baliabideetako batzuk erabiliz, animazio jarduerak ere antolatzen ditu, orobat: ikuskizunak natur ingurunean, ingurumenari buruzko efemerideen ospakizunak, laguntza ematea eskualdeko zenbait jarduera antolatzen (Orhipean, Irati Xtrem, Udazkenaren Festa etab.), edo ingurumenarekin lotutako ekitaldiak ibarreko festetan,     jardunaldiak, erakusketak, behaketak edo eztabaida-saioak, betiere ingurumeneko gairen bat tarteko dela.

Zentroaren beste ekarpen bat da ingurumena hobetzeko ekimenak sustatzen dituzten entitate eta elkarteei aholku eta sostengua ematea. 

Jarduera horietako batzuen gaineko informazioa webguneko Agenda atalean kontsultatzen ahal da.