Jendearendako arreta Imprimir

Zerbitzu honen bidez ingurumenaren eta turismoaren arloko informazioa ematen zaie bisitariei. Gainera doako sarbidea dute erakusketa baten eta ikus-entzunezko baten bidez Zaraitzuko eta Aezkoako lurraldeko balio natural garrantzitsuenak ezagutzeko. Eraikinaren beheko solairuan erantzuna ematen diete ingurumenaren eta turismoaren arloko informazioa eskatzen dutenei, Nafarroako Gobernuko Informazio Turistikoaren Sareko bulegoan. Bertan bisitariak Nafarroari buruzko informazio orokorra jasoko du, eta eskualdeari buruzko informazio berariazkoa ere bai, monumentuen, naturaren eta historiaren gainean, eta horrekin batera ostatu, jatetxe eta jarduera eskaintzaren eta garraio eta komunikazio zerbitzuen gainean.

Eskaera horiei bertan erantzunen diete, edo, bestela

Solairu horretan Naturari buruzko Dokumentazio Zentro Oinarrizko bat ere badago, eta Internetera sartzeko doako aukera.

Lehen eta bigarren solairuetan bisitariak ikusgai ditu erakusketa bat, baliabide naturalei, lanabesei eta bestelako gai etnografikoei buruzkoa, eta 12 minutuko iraupena duen ikus-entzunezko atsegin bat.