Taldeek eskatutako bisitendako arreta Imprimir

Jendea hartzeaz gain, doako bisitak antolatzen dira hala eskatzen duten kolektiboentzat. Eskatzaileak ondoko hauek dira, batez ere: 

  • Ikastetxeak: Zentroa bisitatzen duten ikastetxeei bisita mota eta lantzeko gai batzuk eskaintzen zaizkie. Era berean, kasu egiten zaie Nafarroako Gobernuak antolatzen duen iraupen-eskiko kanpainan urtero parte hartzen duten ikastetxeen bisitei.  Ikastetxe horiei eskaintzen zaien programa gure ibarreko natur ingurunearen gaineko ezagutzan eta sentsibilizazioan oinarritzen da. Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz egin daitezke, eta noizean behin ingelesez. Goragoko mailetako taldeentzat mailara egokitutako bisitak egin daitezke.
  • Beste talde batzuen bisitak: urtearen joanean erretiratu taldeek, elkarteek, gazteen kanpaldietakoek eta beste talde batzuek egin ohi digute bisita. Bisita erreserbatzen ahal dute 
Talde horiei Zentroa erakusten zaie eta, aukera egonez gero, kanpo jarduera bat egiten da bisitaren osagarri.