Basoberritze artifizialak Imprimir

Eskualde osoan lurzatiak agertzen dira, garaiera erregularreko zuhaitz geometrikoki lerrokatuak dituztenak; basoberritzeak dira, eta zuraren salmenta haien xedea; horretarako, agudo hazten diren espezieekin eginak izaten dira, eta horiek aloktonoak izaten dira maiz, hau da, kanpotik ekarriak.

Hona hemen espezie nagusiak:

  • Ler gorria, nafar pirinioetan berez hazten dena, ikusi berri dugun bezala, baina basoberritzeko ere erabiltzen dena.
  • Izei gorria, etorkia Alpeetan eta herri nordikoetan duena, eta Douglas izeia, Estatu Batuetatik heldu dena.
  • Laritz japoniarra, herri hartatik heldu dena, eta bereizgarria duena hosto erorkorreko konifero bakarra izatea.

Basoberritze horiek paisaian eragin handia izaten dutenez, gaur egun okertzat hartzen da natur balio handiko tokietan landatzea.