Landarediari buruz Imprimir

Gure inguruneko paisaia eta landarediaren banaketa ulertzeko, lehen-lehenik kontuan hartu behar dugu gaur egun ikusten duguna elkarri eragiten dioten  faktore aunitzen emaitza dela: erliebea, klima, latitudea, altitudea, geologia eta, azkenik, baina ez garrantzi gutxien duena, “gizakiaren eskua”, oihanak soildu dituena larreak eskuratzeko, bordak eraiki, arbolak kimatu eta heskaiak eratu dituena. Horren guztiaren ondorioa da mosaikoko paisaia izugarri aberats eta ugaria, haren eskurik gabe izanen ez litzatekeena.Hona hemen gure ingurunean diren landaredi mota nagusiak: