Pagadi-izeidia Imprimir

Teorian, pagoak eta izeiak (Abies alba) toki desberdinak nahi izaten dituzten bizitzeko. Pagoak lainoak eta zoru ongi drainatuak maite ditu; izeiak, berriz, giro argitsuak eta zoru hezeak nahiago. Hargatik ere, premia berak dituzte, hala nola euri ugariak eta uda freskoak;  horrek elkarren ondoan biziarazten ditu, baso mistoak sorturik. Pirinioetako hegoaldean, pagadi-izeidiak Huescan eta Nafarroan baizik ez dira agertzen. Izeiaren banaketan, mendebaldeko muga Irati da, Irabiako uharkaren parean. Mendebalderago, eragin ozeanikoa handiagoa baita, alerik ez. Harrigarria bada ere, Iratik osatzen duen kubetatik kanpora (alde batean Abodik eta bestean Orik eta gainerako gailurrek inguratuta) ez da askorik aurkitzen hegoaldera eta ekialdera. Horrek, itxuraz, azalpen ekologikorik ez du, ekialderago, Erronkaribar garaian eta Zaraitzuko beste alde batzuetan, agertzen baitira berriz. Pagadi horietan, izeiaren desagerpenaren arrazoia urte aunitzetako mozketa selektiboa da, nonbait, haren egurra arrunt preziatua baita eraikuntzarako eta zuraren industriarako. 

Iratin daude Penintsula osoko pagadi-izeidi handienak.

Izeien proportzioa gorabeheratsua da oihan honetan. Unada batzuetan pagoak baino gehiago dira; beste batzuetan, berriz, ez dira %5-10 baino gehiago.Pagadi-izeidiko zuhaixka geruzan, izei gazteak berak aipatu behar dira, izan ere, pagoak ez bezala, oihanpeko ilunantzean hazteko gai dira, soilguneak noiz irekiko esperoan egon gabe.