Espezie babestuak Imprimir

Europar Batasunak, kontserbazioaren gaineko kezka zela eta, 1979an “Hegaztien Zuzentaraua” (79/409/EEE) onetsi zuen, estatu kideetan bizi diren basa hegaztien espezie guztiak babesteko eta epe luzean zaintzeko xedez. Zuzentarauak araubide orokor bat ezartzen du espezie horiek babesteko eta kudeatzeko, eta haiek ustiatzeko arauak ere bai. Hegaztiei zein haien arrautzei eta habiei aplikatzen zaie.

Geroago, 1992an, gainerako basa espezieak eta haien habitatak babestu beharrez, “Habitaten Zuzentaraua” (92/43/EE) sartu zen indarrean, estatu kideetan biodibertsitatea gordetzen laguntzeko, esparru bateratu bat definituz Batasunaren intereseko habitatak eta fauna eta flora zaintzearren.

Atal honetan informazioa duzu Zaraitzu/Nabaskoze aldeko habitatetan bizi eta aipatu zuzentarauen xede diren faunako eta florako espezieei buruz.