Lagopodo alpetarra (Lagopus muta ssp. pyrenaica) Imprimir

Oso luma interesgarriak ditu, bi funtzio baitituzte: batetik, hotzetik babesten dute, eta horregatik oso lodiak dira, eta, bestetik, oharkabean ibiltzeko balio diote, urteko garaiaren arabera kolorez aldatzen baitira. Hori dela-eta, uda garaian arra (440 g inguru izaten ditu) arre eta grisa izaten da, marra beltzekin eta sabel zuriarekin. Emea arinagoa izaten da (415 g, gutxi gorabehera), gorrixkagoa, eta ildaska ilunak izaten ditu. Biek dituzte hego zuriak eta buztan beltza.  Udazkena iristean, lumak aldatzen ditu eta abendutik aurrera zuri-zuria izaten da, baina buztanak beltza izaten jarraitzen du. Apirilean berriz aldatzen ditu lumak (Elósegui, 1985).

Bere habitata askotarikoa da, belardi edo gramineazko larreetan bizi daiteke, baita elurtegietan, hartxingadietan edo landa zuhaixkatsuetan ere; baina, betiere, zuhaiztien mugaren gainetik. Altitude horietan haztea lortzen duten landare, goroldio eta likenez elikatzen da. Intsektuek, moluskuek eta artropodoek bere udako dieta osatzen dute.

Espezie sedentarioa da, mugimendu altitudinal txikikoa.

Bikoteak maiatz-ekain inguruan akantonatzen dira; 6-8 arrautza inguru jartzen dituzte belar arteko zulo batean.

Espezie honen populazioa oso urria da Nafarroan, eta Larrako karsteko eremu altura mugatuta dago (Izabako udalerria).

Mundu mailan (IUCN), Europan (Hegaztien Z. eta Bernako H), Espainian (Espainiako Espezie Mehatxatuen Katalogoa) eta Nafarroan babestuta dago.Espezie honen mehatxurik handienak aisialdiko eta aire libreko kirol jarduerak dira, baita horien ekipamenduak ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik HEMEN