Gune babestuak Imprimir

Eskualdeko biodibertsitatea zaintzeko, administrazioek neurriak sustatu dituzte guneak, habitatak eta espezieak zaintzeko eta bultzatzeko: naturgune babestuen deklarazioak, baliabideak antolatzeko planak, espezieak ugaltzeko planak, eta are Habitatei buruzko Zuzentaraua ere (92/43EE), azken horretan proposatzen baita Europako Kontserbaziorako Sarea (Natura 2000) sortzea, bertan integratzeko fauna eta florako espezie adierazgarrienak eta haien habitatak biltzen dituzten naturguneak.

Horren ondorioz, Nafarroan Batasunaren Intereseko Lekuaren (BIL) deklarazioa duten 42 lekuetatik, 6 Zaraitzun eta Nabaskozeko Almiradioan daude:

  • Artxuga, Zarikieta eta Areta mendiak
  • Arabarko

Haietako batzuek Erabili eta Kudeatzeko beren Plana dutenez Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu dira, esate baterako

Orreaga - Iratiko oihana, Zaraitzu ibaia, Irati, Urrobi eta Erro ibaien sistema eta Illongo mendilerroa - Burgiko arroila. Orreaga-Irati KBE horretan sartuta daude, halaber, Mendilatz eta Tristuibartea Natur Erreserbak eta Lizardoiko Erreserba Integrala. Nabaskozen, Benasako Arroilako Natur Erreserba dago.