Basoak Imprimir

Orreaga-Iratiko Oihana lekuaren puska handi bat baso zabal batek estaltzen du, Irati ugaldearen ibarburuan, pagadiz, pagadi-izeidiz eta izeidiz osaturik. Izeia (Abies alba) Europan nola dagoen banaturik begiratzen badugu, hementxe aurkituko dugu muga, mendebalde-hegoaldetik, bai harena bai hura osagai den oihan-komunitateena (Scillo-Fagetum, Goodyero-Abietetum, Festuco-Abietetum). Litologia aldetik, kareharriak eta flysch-ak dira, zeinek, bertako prezipitazio kopuru handia dela-eta, batzuetan oso azidotasun handiko lurzoruak sortzen baitituzte.  Basoak kontserbazio-egoera onean daude, eta Pirinioetako goi basoetako ohiko landare eta animalien bizileku dira. Inguru horretan dago bi eremu biogeografikoren arteko muga: Kantabriar-Atlantikoa eta Mendebaldeko Pirinioetakoa. Lehenbizikoaren bereizgarri dira pagadi azidofiloak (9120: Pagadi azidofilo atlantikoak, oihanpean Ilex eta batzuetan Taxus dutela (Quercion robori-petraeae edo Ilici-Fagenion)), baina Abodiko zabalguneetan, haien ordez, ainarrak (Daboecio-Ulicetum gallii) eta larre (Jasonio-Danthonietum) bereziki zabalak daude. Pirinio aldean eta kare-lurren gainean badaude beste pagadi batzuk (9150:Pagadi kaltzikola erdieuroparrak, Cephalanthero-Fagion) eta pagadi-izeidiak (Scillo-Fagetum); horien artean, bere kontserbazio egoera bikaina dela-eta, Lizardoiko pagadi-izeidia gailentzen da, Erreserba Integral izendatua. Izeidiek (Festuco-Abietetum, Goodyero-Abietum), oro har, ibar barrenak hartzen dituzte.