Habitatak Imprimir

Ibai-habitaten ezaugarria da ura modu iraunkorrean nahiz noizbehinka egotea azal gainean edo handik hurbil; ugaldeari erantsitako mosaikoa eratzen dute, gehienbat ur premia txikiagoan edo handiagoan oinarrituta. KBEan beste habitat batzuk daude, hala nola pagadiak, erkameztiak edo artadiak; horiek kanpo hegian egoten dira, edo ertz malkartsuagoko ibai tarteetan, ibilgua zuzenean ukitzen dutela.  Aizpurgiko arroilean bertako harkaitzak eta mazelak sartu dira.Zaraitzu ibaian nabarmentzen da ur bazterreko landarediak osaturiko zerrenda aparta, bi ertzeetan, KBEaren luzera ia osoan; bertan, beren aleak dituzte ur bazterreko baso eta baso aurreko mota guztiek: lizardi piriniotarrak, ibai ertzeko hurriztiak, mendi magaleko makaldi aragoitarrak eta zuhaixka moduko sahasti piriniotarrak. Gainera, BGLean ibai eremuko habitat berezko ugarik dute tokia, konparaziorako Potamogeton nodosus-en uretako komunitateak, landaredi helofitikoa, hondartzetako eta legar uharteetako landare multzoak eta larre eta belardi hidrofiloen eta ihitokien mota desberdinak. FloraZaraitzu ibaian oihaneko flora espezieen populazioak daude. KBEan ez da aurkitu mehatxaturik dagoen flora espezierik batere; aldiz, Nafarroarako interesa duten bi espezie daude (Villar et al. 1995): Lathraea squamaria eta Epipactis  palustris. Bien aipua egin da Nabaskozeko mugapean (Lorda, 2001 eta Balda, 2002), eta Epipactis palustresarena ere Arbaiungo arroilean (Peralta et al. 1992). Orobat, Lathraea squamariaren ale bati erreparatu zaio Galozen eta baieztatu da Epipactis palustresaren agerpena Nabaskozen. Anemone ranunculoidesaren aipua dago Ezkarozen, Zaraitzu ibaiaren ur-bazterrean. Katalogaturik ez badago ere, espezie ezohikoa da Pirinioetako eta trantsizioko mendietan, eta arrunt ezohikoa Zaraitzu ibaiaren arroetan.