Harkaitzei lotutako habitatak Imprimir

Labarrak, harkaitzak, hartxingadiak, luiziak eta leizeak, beren ezaugarri bereziak direla eta (hezetasuna, intsolazioa, substratu falta etab.), leku aproposak dira baldintza berezi horietara moldatzen diren landare espezieentzat: zurtoin egokituak, ernaberritzeko erraztasuna, hosto lodiak… Halako eremuek, maiz iristeko zail direnez, babeslekua eta habia egiteko tokia eskaintzen dizkiete hegazti askori. Orreaga-Iratiko Oihanean (HBB) badira gisa honetako habitatak eta tokiak: mendebaldeko luizi mediterraneo eta termofiloak; harri kaltzikolazko maldak, landaredi kasmofitikoa dutenak; harri silizeozko maldak, landaredi kasmofitikoa dutenak; turismorako ustiatu gabeko leizeak