Irati, Urrobi eta Erro ibaien sistema( KBE) Imprimir

Erro, Urrobi eta Irati ibaiak Nafarroako ipar-ekialdean daude, eskualde eurosiberiarraren eta mediterraneoaren arteko trantsizioa eta eragin atlantiar handiena duen eskualdearen (probintzia atlantiko europarra) eta piriniotarraren (probintzia piriniotar-cevenatarra) arteko trantsizioa elkarrekin topatzen diren tokian (Loidi & Báscones 2006). Kokaleku biogeografikoaren isla da ibai eremuan ageri diren habitaten ugaritasuna. Irati, Urrobi eta Erro ugaldeetako BGL honetan sarturiko ibai-tarteek 20 udalerri eta bi fazeria zeharkatzen dituzte. KBE honen barnean Tristuibarteko natur erreserba (RN-8) dago. 1.097,48 ha-ko azalera du.