Ornogabeak Imprimir

Orreaga-Iratiko Oihaneko espezie ornogabeen banaketa eta populazioen egoera ezezagunak dira. Espero izatekoa da oihanetan bizi ohi diren espezie jakin batzuk eta eremu irekietan izan ohi diren beste batzuk egotea, egoera kaltebera samarrean edo/eta nazioarteko hitzarmenen edo Europako araudiaren babespean daudenetarik, hain zuzen ere zenbait koleoptero, konparaziorako, arkanbele handia (Lucanus cervus) edo alpetar adarluzea; lepidopteroak (tximeletak), hala nola Eriogaster catax, apolo tximeleta (Parnassius apollo), Maculinea arion tximeleta, Erebia gorgone tximeleta, Erebia sthennyo tximeleta, eta Euphydryas aurinia tximeleta. Beste espezie batzuk aurkitzeko, berriz, hagitzez aukera gutxiago dago. Horren adibide dira, besteak beste, isabel tximeleta (Graellsia isabelae),  esfinge tximeleta (Proserpinus proserpina) edo kaprikornio handia (Cerambyx cerdo) (Rosas et al. 1992). Azken horretaz 1981eko aipamen bat da, Vega Ortegak egina.2. Zaraitzu ibaia KBE  Zaraitzu ibaiak ipar-hego norabidean zeharkatzen du Nafarroako ipar-ekialdeko eremu handi bat, eskualde eurosiberiarra eta mediterraneoa elkartzen diren aldean. Bi eskualdeek paisaiaren eta ekologiaren aldetik ezaugarri desberdinak dituzten giroak moldatzen dituzte. Arbaiun  muga da; hantxe gertatzen da trantsizio biogeografikoa. KBEk bat egiten du, bere luzera ia osoan, Zaraitzu ibaiarekin, Otsagabian barna iragaten den tartea kenduta. Gainera, Xabros erreka ere hartzen du, Igaritik haratagotik Gorzaraino, eta Aizpurgiko  arroila. Zaraitzu ibarrean, Nabaskozeko Almiradioan, Erromantzatuan eta Irunberriko arroan barna iragatean, Zaraitzu ibaia KBEk 16 biztanleria-entitate zeharkatzen ditu. 414,56 ha-ko azalera harrapatzen du.