Sastrakadiak eta larreak Imprimir

Eremu irekiak, zeinetan larreak tartekatzen baitira sastrakadi eta baso-ertzekin, milaka urtez erabili izan dira aziendak bazkatzeko, eta, horren ondorioz, erabilera horren mendeko espezie propioak agertu dira. Gainera, babesa eta jana eskaintzen dizkiete aziendak egotea behar duten beste espezie batzuei; horren adibide da, besteak beste, ugatza. Beste espezie batzuek larrez eta sastrakaz osaturiko eremu mistoak erabiltzen dituzte, eper grisak, konparaziorako. Bi hegazti horiek galzorian dauden espezie gisa daude katalogatuta Nafarroan.