Ur ibilguei loturiko fauna Imprimir

Orreaga-Iratiko Oihana lekuko ur gezazko habitat guztiak dira goi mendietako ur-ibiliak, zehazki, bazterretan zume hostoestuzko (Salix eleagnos) landaredi zurkara duten ibai goi mendietakoak dira.

Habitatei buruzko Europako Zuzentarauak dakar habitat hau; hona hemen berari lotutako espezieak:  ugaztunak, hala nola Pirinioetako desmana edo muturluzea; hegaztiak, hala nola martin arrantzalea; anfibioak, hala nola uhandre piriniarra, Calotriton asper, baso-igel piriniotarra, Rana pyrenaica, eta txantxiku arrunta, Alytes obstetricans, Lizardoiko Erreserban (RI-1) ageri baita. Orobat, habitat honi lotuta aurkitzen dugu ibai karramarro autoktonoa, Austropotamobius pallipes. Hura, Nafarroan, galzorian dagoen espezie gisa dago katalogatuta, eta ibai karramarro autoktonoa berreskuratzeko planaren xedea da