Zaraitzu ibaia (KBE) Imprimir

Zaraitzu ibaia KBE  Zaraitzu ibaiak ipar-hego norabidean zeharkatzen du Nafarroako ipar-ekialdeko eremu handi bat, eskualde eurosiberiarra eta mediterraneoa elkartzen diren aldean. Bi eskualdeek paisaiaren eta ekologiaren aldetik ezaugarri desberdinak dituzten giroak moldatzen dituzte. Arbaiun muga da; hantxe gertatzen da trantsizio biogeografikoa. KBEk bat egiten du, bere luzera ia osoan, Zaraitzu ibaiarekin, Otsagabian barna iragaten den tartea kenduta. Gainera, Xabros erreka ere hartzen du, Igaritik haratagotik Gorzaraino, eta Aizpurgiko  arroila.Zaraitzu ibarrean, Nabaskozeko Almiradioan, Erromantzatuan eta Irunberriko arroan barna iragatean, Zaraitzu ibaia KBEk 16 biztanleria-entitate zeharkatzen ditu. 414,56 ha-ko azalera harrapatzen du.