ActualidadImprimir

ASTE SANTUA ( APIRILAK 18tik 21era)

OTSAGABIAKO NATUR ZENTROAREN BISITA GIDATUAK

Aste Santuko egunetan aukera izango dugu Otsagabiako Natur Interpretazio zentroko teknikarien eskutik zentroko bisita gidatua egitea, 13:00etan eta 17:00etan.

Zentroak 3 solairu ditu, sarreran lurraldeko maketa bat aurkituko dugu, Pirinioetako ibarrak eta Iratiko Oihanaren kokapenak.

Bigarren solairuan, Iratiko oihana urtaro ezberdinetan, bertako fauna eta landareak, eta ugatzaren aparteko erakusketa izango dugu, modu dibertigarri eta errazean ikasi eta jolasteko.

Azkeneko solairuan, Iratiko oihanari buruzko bideo zoragarri bat ikusketako aukera dago. Hona hemen aurrerapen txiki bat:  https://vimeo.com/202370997  

Sarrera dohainik. 

Ordutegia,  Otsagabiako Natur Interpretazio zentroa:

  • Apirilak 18 tik 21 era,10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara
  • Beste datak: astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 17:00etara. Ostiral eta Larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara. Igandeetan 10:00 a 14:00.